domingo, 18 de enero de 2009
IRAKASLEAK
Medikuek, ahalik eta informazio gehien behar dute, umeen ikasgelako jarreraz eta baita errendimendu akademikoaz. Irakaslearen papera oso garrantzitsua da AGHA duten umeentzat. Irakasleek gaixotasun honen jatorria ulertu eta ezagutu behar dute, umeen jarrera klasean ez txarto ulertzeko. Irakaslearen papera ezinbestekoa da umeen jarrera arazotsuak identifikatzeko orduan, haien lekua dela eta, primerako behatzaileak dira. Arazoa identifikatu ostean, gurasoei transmititu behar diete eta orientatu, espezialista batengana joateko, berak baieztatzeko dagoen arazoa eta tratamendua ezartzeko. Hau guztia oso garrantsitzua da, askotan, ikasleen porrot akademikoa, gaixotasun hau lehendik ez identifikatzeagatik datorrelako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario